Txutxi Ariznabarreta: “Independentziaren trena gure geltokira ekartzeko trenbidea guk eraiki behar dugu”

Independentistak sareak “Topaketa Irekiak” antolatu ditu larunbat honetarako Lakuntzako kultur etxean. Goizeko 10:00tan jarri dute hitzordua eta Txutxi Ariznabarretak nabarmendu duenez “independentista guztiek ateak irekita dituzte larunbateko jardunaldietan parte hartzeko”.

Audio_placeholder

Txutxi Ariznabarreta: “Independentziaren trena gure geltokira ekartzeko trenbidea guk eraiki behar dugu”

Loading player...
Txutxi Ariznabarreta
Txutxi Ariznabarreta

Independentziaren aldeko sarea sortu zenetik hona igaro diren sei urteen balantzea egin asmo dute larunbatean eta horrez gain, euskal mugimendu independentistak aurrera begira garatu behar duen estrategia eta egin behar dituen urratsak ondo zehaztea da topaketa hauen helburua. Goizean, Kalegorrian saioan, Ariznabarreta elkarrizketatu dugu eta esan du “Independentziaren trena gure geltokira ekartzeko trenbidea guk eraiki behar dugula”.