Txillardegiren heriotzaren 4. urteurrena gogoratzeko ekimena izango da gaur Donostian

Gaur, hilak 14, Txillardegi hil zeneko 4. urteurrena izango da. Hori dela eta, Txillardegi Gogoan ekimeneko lagunek ekitaldia antolatu dute Donostiako. Dr. Camino liburutegian, 19.00etan. Fito Rodriguezek eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

Txillardegiren heriotzaren 4. urteurrena gogoratzeko ekimena izango da gaur Donostian

Loading player...
txillardegi.jpg
txillardegi.jpg

Omenduaren testu batzuk irakurriko dituzte bertan, eta musika ere ez da faltako. Edozein kasutan, oroitze-ekitaldia ez ezik errebindikatze-ekitaldia ere izango da. Izan ere, XX. mendeko bigarren zatian, nekez aurkituko da euskal kulturan Txillardegi bezain egile erabakigarririk, eta, hala ere, bere jaioterrian, hau da, Europar Hiriburutza estreinatzear dagoen Donostian, oraindik ez dago Txillardegiren izena daraman kale-plazarik, ez biblioteka edo beste eraikin publikorik. Omenaldiaren prestakuntzan buru-belarri ari den Fito Rodriguezekin hitz egin dugu guk.