Pernando Barrena: "Alde guztiak ados jarri gara eta aurrekaria izan daiteke"

Espetxeratzea ekidin duten 35 militante independentistek uste dute fiskaltzarekin lortu duten akordioa "eredu" izan daitekeela "salbuespenezko politika eta legeekin" amaitzeko. Pernando Barrenak argitu du, fiskaltza izan zela "akordioa aurkeztu zuena", eta eurentzat ez ezik, "euskal gatazkaren ondorioen irtenbiderako egokia" izan daitekeelakoan onartu dutela.

Audio_placeholder

Pernando Barrena: "Alde guztiak ados jarri gara eta aurrekaria izan daiteke"

Loading player...
Los imputados han comparecido en Donostia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Los imputados han comparecido en Donostia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

"Akordio garrantzitsua" izan da Pernando Barrena auziperatuarentzat fiskalarekin eta akusazio partikularrekin egin dutena. Onartutako testuak eurentzat kontraesanik ez duela sortzen nabarmendu du. Auziperatuek fiskalak zerrendatutako ekintzetan (bilerak, prentsaurrekoak...) parte hartu zutela onartu dute besteak beste. Barrenaren aburuz, fiskalarentzat delituak izan dira, baina eurek garbi dute egindako lana "zilegia eta eskubide zibil eta politikoetan" oinarritua izan dela.

Itxaropena badute lortutakoa eredu edota formula izan daitekeela datozen sumarioentzat:
"epai politikoekin ez ezik, alde guztiek adostasunera iristeko borondatea erakusten badute, gatazkaren ondorio guztiei dagokienean bide horretatik ekiteko, eta eredu bezala hartzeko baliagarri izan litezke".

Gogoratu du ez direla espetxera joango, baina ez direla absolbituak izan. Gainera 35 militanteek guztira 55 urteko espetxe zigorrak bete dituzte, eta kalkulatu dutenaren arabera, fiantzetan milioi bat eta 300 mila euro xahutu.

Haratago ere joan da galderei erantzuterakoan. Euskal Herriko gatazka gainditzeko aldebikotasunik ez dagoenez, aldebakarrez urratsak ematen jarraitzea beharrezkoa dela uste du Barrenak. Abian prozesuaren jarrantzia ere nabarmendu du, testuinguru politiko berrian ezker abertzaleak hausnarketa egin eta estategia eraginkorra zorrozteko.