Feminismotik gatazka politikoa desblokeatzen

Hau ez da gure bakea! Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feminista lelopean Eskola Feminista antolatu du Emagin dokumentazio zentroak. Larunbat honetan izango da Iruñean eta otsailaren 27an Bilbon. Argi dute gatazkak generoa duela eta beharrezkoa dela honen irakurketa feminista egitea. Era berean, feminismotik ekarpena egin nahi dute eta gatazka desblokeatzeko urratsak proposatu.

Audio_placeholder

Feminismotik gatazka politikoa desblokeatzen

Loading player...
Eskola Feministako kartela
Eskola Feministako kartela

Jule Goikoetxeak eta Zuriñe Rodriguezek egingo dituzte sarrera hitzaldiak. Arratsaldeko mahainguruan parte hartuko dute berriz, Miren Zabaleta eta Iker Moreno preso ohiek, Oihana Barrios psikologoak eta Oihana Etxebarrieta senide eta Bilgune Feministako kideak. Azken honek eman dizkigu xehetasunak, Eskola Feminista antolatzeko lanetan ere badihardu eta.