Belaunaldi aldaketaren Kongresua izan daitekeena egiten ari da Frente Polisarioa

Dahla-eko errefuxiatu gunean egiten ari da Frente Polisarioaren 14. Kongresua. Erabaki garrantzitsuak espero dira, besteak beste, Polisarioaren zuzendaritzan belaunaldi aldaketa egon daitekeela aurreratu baitute hainbat iturrik.

Audio_placeholder

Belaunaldi aldaketaren Kongresua izan daitekeena egiten ari da Frente Polisarioa

Loading player...
Sahara
Sahara

Gainera, armak berriz hartzeko aukera ere ez da guztiz baztertzen. Ingurumari honetan, euskal ordezkaritza zabala dago egunotan Dahla-ko errefuxiatu gunean sahararrei babes eta elkartasuna adierazteko. Besteak beste, Diana Urrea EH Bilduko parlamentaria eta Urko Aiartza Amaiurko senataria eta igandeko hauteskundeetan Senaturako EH Bildu-ren Gipuzkoako zerrenburua bertan dira. Goizean, Kalegorrian saioan, Kongresuan parte hartzen ari diren bi lagunekin hitz egin dugu; Urtzi Gartzia kazetaria eta Jesus Garai Sahararren lagunen elkarteko presidentea.