Egun seinalatua gainera, Emakumeenganako Biolentziaren Kontrako Eguna baita azaroaren 25a eta horrek ere markatu du hein batean, behintzat, solasaldia. Besteak beste, espetxean bizitako esperientzia, azken urte hauetan Euskal Herrian ireki den aro politiko berria, ezker abertzaleak abiatu duen hausnarketa prozesua edota matxismoa eta militantzia izan ditu hizpide Miren Zabaletarekin.