GHKren egorea larria izanda ere errauste planta egiteko asmo irmoa azaldu du Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak (PSE). Alderdikide duen Lasarte-Oriako alkateak berriz aste honetan esan du, erraustegia nahi dutela baina etxetik urrun. Bien bitartean, errauste plantaren aurkako herri ekimenak ugaritzen ari dira eta datuak ere argigarriak dira: Debagoienak marka hautsi du bilketan, hondakinen %77,08 bereizita biltzea lortu du. Horrela, gutxien kutsatzen duten Europako herrialdeen rankingean lehen postuetan kokatu da. Eredu desberdinak daude martxan eskualde honetan (atez atekoa, mixtoa, edukiontziak edota herri txikien eredua) "partida jokatzeko karta bat baino gehiago dago" adierazi digu Zero Zaborreko Ainhoa Arrozpidek.