Rafeef Ziadah poeta palestinarra

Indar hunkigarria du Rafeef Ziadah-k, Danele Sarriugartek gaur ekarri digun poeta palestinarrak. Beiruten jaio eta errefuxatu palestinarren alaba eta biloba, bere poesia Palestinaren askapen borrokarekin ezinbestean lotua dago. 2011ko zuzeneko emanaldi bati esker zabaldu zen bere lana. Orain, disko berria argitaratzeko lanetan dabil eta auzo-laguntza kanpaina jarri du abian.

Loading player...
Rafeef Ziadah
Rafeef Ziadah

2011an Londresen eskainitako emanaldi baten ondotik zabaldu zen Rafeef Ziadah-ren lana. Youtuben eskegi zuten bere emanaldi horretako bideoa eta ikaragarri zabaldu zen. Euskaraz baditugu bere piezetako batzuk, Argia aldizkarikoek eta Elearazi itzulpen-blogekoek ekarriak. Disko berria argitaratzeko lanetan dabil orain Ziadah. Hitzen Uberan bildu dute informazio guztia.