|14/12/2015
23:00etan: Metal geografia osatzen lagunduko digu Burdinola heavy metal irratsaioak. Aurrerapena

Nazioarteko nobedadeen artean, Suediako SOLUTION .45 taldearen "Nightmares In The Waking State - Part One" diskoa izango da protagonista. Aldi berean, Orpheus Omega, Manegarm, Benefactor Decease eta Nahum banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, ASTIGARRAGA THROWER taldearen "Aiako Harria" diskoa nabarmenduko dute, Meltdown, NoisAlive eta Izatefaltsua banden berrienarekin batera. Hitzordua, 23:00etan!

|12/12/2015
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika Xolomo Gangsta saioan
Loading player...
|11/12/2015
"Konbibentzia polita lortu dugu gure artean eta gustora gaude"

Esperientziadunak eta musikaren munduan berriak direnak batu dira HAN taldean. Elorriokoak dira eta taldearen izen bera daraman euren lehen diskoa kaleratu dute. Lehen aurkezpen bira amaitu berritan hitz egin dugu Gorka Molerorekin ( Non Demontre, Mokaua, Ama Say, Yakuzi). Gustura agertu da taldean konbibentzia polita lortu dutela eta diskoak espero baino harrera hobea izan duela adieraziz.

Loading player...
|11/12/2015
Bilbomatiks taldearen lehen lan luzearen aurkezpena

Junstin Hinds and the Dominoes izan dira Asteko Klasikoaren testigoa jasoko dutenak. Ondoren Durangoko Azokan aurkeztu den Bilbomatiksen lehen lan luzea entzun dugu.

Loading player...
|10/12/2015
Gaur 23H: Bilbomatiks taldearen lehen lan luzearen aurkezpena Reggae Fever saioan

Junstin Hinds and the Dominoes izango dira Asteko Klasikoaren testigoa jasoko dutenak. Ondoren Durangoko Azokan aurkeztu den Bilbomatiksen lehen lan luzea entzungo dugu.

|09/12/2015
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika Xolomo Gangsta saioan

Ey zer da xolomada? gaurkoan Remak artista Bergararra izan dugu geurean bere lehen bakarkako erakusketaren inguruan hizketan.

Loading player...
|07/12/2015
Yellow Submarines: Fka Twings etik...Hindsera

Yellow Submarinesen estreinaldia Maria eta Inesen (aka Las Marines Diskajartzaileak) eskutik. Kontu eta mimoarekin egindako saio honetan, emakume musikariak izango dira abiapuntua:  Fka Twigs, St. Vincent edo Hinds-en kantuak entzun ahalko ditugu. Ez ditugu ahaztu egun hontarako doinu elektronikoak ezta musikari klasikoak ere. Musika menestra entretenitu bat entzuteko aukera edukiko dezute. 

Loading player...
|05/12/2015
Juan Francés de Iribarren euskal herrian sortu zen konpositorearen obra batek hasiera eman dio Klasikoak irratsaioari

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Joaquin Rodrigo, Gleen Miller, George Friedrich Haendel konpositoreen obrak entzun ditugu.

Loading player...
|04/12/2015
Bihar 9:00etan: Juan Francés de Iribarren euskal herrian sortu zen konpositorearen obra batek hasiera emanen dio Klasikoak irratsaioari

Maite Idirin sopranoaren eskutik, Joaquin Rodrigo, Gleen Miller, George Friedrich Haendel konpositoreen obrak entzunen ditugu. Bukatzeko zinemara begira jarriko gara, 1946. urtera gibelera egin eta Fred Astairee & Gene Kellyk interpretatutako komedia musikal bat entzunen dugu.

|04/12/2015
00:00etan: Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika  Xolomo Gangsta saioan

Astero bezala, Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.

Page 448/ 458