|17/06/2016
"Genuen politena info7rentzat"

La Jodedera taldeak eta Miren Amurizak egin digute 10.urteurreneko kantua "Entzutekoa da, kontatzeko gaude" leloarekin bat eginez. Amurizak egin du letra eta doinua berriz euskal kubatar taldeak, azken aldian gurean hamaika plaza alaitu eta dantzan jarri dituen taldeak. Bertako partaideak eta Miren Amurizak aurkeztu digute gaur kantua. Bertsolaritza eta kubatarren segidillak uztartu ditugu. Mila esker guztioi!

Loading player...
|16/06/2016
"Zerbait berezia egin nahi genuen singlearekin"

"URA" izeneko disko berria kaleratu du Siroka taldeak eta Eskuak eta bideak izeneko kantu aurrerapenarekin musika eta zinema lotzen dituen elkarlan berezia egin dute, film-klipa egin dute Luis Vil zinema zuzendariarekin batera. Maria Rivero abeslariak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|16/06/2016
Astorroxa: Giussepe Olaizzola autokarabanatik astora

Astorroxa gure umore tartean bere abenturak kontatzen dizkigu Giussepe Olaizzola opera kritikoak. Gaur triste etorri zaigu, Nizan zegoela futbol jarraitzaileek autokarabana izorratu baitie. Astoa hartu du orain eta lasaiago biziko da. Bi opera ekarri dizkigu: Mozarten "magic flaute" eta Maria Callas. Plazerra!

Loading player...
|16/06/2016
"Beragandik jasotakoa beste hainbeste edo gehiago izan da"

Xabier Amurizak bertsogintzatik erretiratzea erabaki duela eta, Durangaldeko Bertso Eskolak omenaldia egin nahi dio eta horretarako, solasaldi, kantaldi eta erromesaldi artistikoa batuko duen zikloa antolatu dute gaur hasita. Unai Iturriaga bertsolariak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|14/06/2016
Asko kantatu diogu euskarari baina nola?

Euskal kantugintza atalean "euskara" ekarri digu gaitzat gaur Andoni Tolosak. Nork ez dio kantatu euskarari eta nork ez ditu kantatu gaur ekarri dizkigun kantuak? Kontrapas, Bagare, Euskal Herrian Euskaraz, Aitorren Hizkuntza Zaharra...horien artean. Nola kantatu diogu euskarari? Nola ikusten dugu euskara?

Loading player...
|10/06/2016
"Nahiago erre eta ez poliki-poliki itzali"

Eguzkiari begietara so disko berria aurkeztera etorri zaigu gaur Joseba B.Lenoir "abesten duen gitarrista", hala definitu digu berak bere burua. Duela lauzpabost urte hasi zuen bakarkako bidean sakontzeko gogoz dator nahiz eta aitortu digun musikaren kasuan nahiago duela lagunekin aritu, hortik Gang-eko musikariak lagun izatea diskoan.

Loading player...
|09/06/2016
Belztu dezagun kultura!

Kantauri Beltza Topaketak antolatu dituzte Donostiako Piratek asteburu honetarako eta hurrengorako. 2016 Kultur Hiriburatzaren baitan martxan jarri dituzten ekimenen baitan kokatzen dute honakoa ere. Atlantiko Beltzeko Kulturaren ideia aldarrikatuz hitzaldi, mahainguru eta ekimen hainbat antolatu dituzte. Guztiak Bulebarrean izango dira Gipuzkoa Zutik egitarauaren baitan.

Loading player...
|07/06/2016
60-70 hamarkada eta lau maitasun kantu

Euskal katungintza atalean gaur ere 60-70 hamarkadara bidaiatu dugu Carles Belda trikitilariarekin batera. Bere single bilduma ederra eskura jarri eta lau harribitxi aukeratu ditugu entzuteko, maitasun kantuak udaberri giro honetarako: Naikari taldearen "Begi eder horrekin, Euskarosen "Zure begiak", Estitxuren "Kattalin" eta Alfredoren "Mila lore zuretzat".

Loading player...
|06/06/2016
Lydia Davisen ekonomia linguistikoa

Literatura proposamenen tartean Lydia Davis eta haren obra ekarri dizkigu Danele Sarriugartek. Idazle, itzultzaile eta irakasle estatubatuarraren fikziozko lanari begira jarri gaitu, haren ipuin laburren bildumari begira. Hizkuntzaren erabilera doia, zorrotza eta biluzia aipatu dizkigu. Hiru ipuin ere irakurri ditugu.

Loading player...
|03/06/2016
Kantu biluziak jantziz hazi

Bi lagunetik laura eta akustikotik elektrikora pasa da Occhi di Farfalla talde zarauztarra. Miren Aranguren eta Hodei Estebani Jokin Azpiazu eta Bati batu zaizkie taldera baxua eta bateriarekin. Lerroetatik ihes diskoa kaleratu berri dute eta berau aurkezteko bost kontzertu emango dituzte ekainean. Miren Arangurenekin hitz egin dugu.

Loading player...
Page 69/ 91