|27/11/2015
"Hiesa erabiltzen ari dira Ibon Iparragirre zigortzeko"

Mediku hainbatek ohartarazi du Ibon Iparragirre preso gaixoaren egoera. Preso politikoaren askatasuna aldarrikatu eta hiesaren erabilera politikoaren aurka mobilizazioa deitu dute bihar Ondarrun Iparra Galdu Baik plataformak eta Kitzikan mugimenduak. Azken honetako Ekaitz Herrerorekin hitz egin dugu. Estatuek hiesa euren interes ekonomiko eta politikoetarako erabiltzen dutela salatu du, kasu honetan Iparragirreren aurka. Asteartean izango da hiesaren aurkako eguna.

Loading player...
|27/11/2015
"Hezkuntza Sistema Propiorako eraikuntza fasean sartu behar dugu"

Inposiziorik ez, guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraikiz lelopean mobilizazio eguna deitu du bihar Hezkuntza Plataformaren Topaguneak. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira mobilizazioak. Bai Nafarroa zein EAEko ikastetxeetan LOMCE erabat sartuta dagoela diote eta lege arrotzekin bukatzeaz gain Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak ematen joan behar dlea. Leire Barrenarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|27/11/2015
"Muturrak leundu ditugu"

Aurri gara hirugarren diskoa kaleratu berri du Izaki Gardenak taldeak. Melodia landuagoekin honakoa "diskoagoa" dela diote, euren buruei presiorik ezarri gabe baina "gozatuz eta ahalik eta kantu hoberenak eginez" datozela aitortu digu Jon Basaguren taldeko abeslari, gitarra eta konpositoreak. Malenkonia tonua duen diskoa, alde hauskorra bai baina "gauza politez disfrutatzen dakien jendea maite dugu" argi utzi digu taldeko arimak. Urpekontziak eta Hibernazioa kantua jo dizkigu.

Loading player...
|27/11/2015
Asteko argazkiak: beldurra-erantzuna

Beldurra-erantzuna gaitzat hartuta hiru argazki eta zenbait gogoeta ekarri dizkigu Irantzu Pastorrek Asteko argazkiak atalera. Parisko erasoen ondotik Europan zabaldu den beldurra eta militarizazioa erakusten duen Bruselako argazkia, beldurraren normalizazioa ongi islatzen duen Siriakoa bestea, eta azkenik, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako egunean gurean ateratako argazki bat.

Loading player...
|27/11/2015
Arnaldo lehendakari, ametsak, ‘hostiak’ eta inoiz-inon-inori ez

Asteari errepasoa gure galbaetik azaroaren 25era begira hasi dugu. Egunak utzitako protagonisten ahotsak berreskuratuz. Arnaldo Otegiren inguruan aste honetan izandako albisteak (Estrasburgo, hauteskunde mahaiko presidente izendapena eta martxoaren 28ko irteera daga) ere izan dituzte hizpide Jon Mikel Fernandez eta Ion Telleriak eta baita Abel Azconaren ‘hostiak’ ere.

Loading player...
|27/11/2015
Jarri al duzu jada frantziako bandera zure balkoian?

Pariseko atentuak aitzaki hartuta, François Hollanden Gobernuak nazionalismo frantsesa indartzeko kanpaina abiatu du eta horren baitan, gaur, frantziako bandera balkoietan eskegitzeko deia egin du.

Loading player...
|27/11/2015
El derecho a decidir dará un nuevo paso en Goierri con la convocatoria de una consulta ciudadana

La iniciativa ciudadana a favor del derecho a decidir Gure Esku Dago anunciará mañana el proceso participativo que culminará el año que viene con la convocatoria de una consulta popular.

Loading player...
|27/11/2015
¿Por qué oponerse al pacto antiyhadista del PP y el PSOE?

Esta mañana en Kalegorrian hemos analizado el pacto “antiyihadista” que desde Madrid impulsan PP y PSOE.

Loading player...
|26/11/2015
Odolki garaia

Azoken tartean bertakoaren eta garaikoaren errepasoa egin dugu Lierni Elortzarekin batera. Ordizian odolki lehiaketa egiteaz gainera, odolkiak nola egiten diren ere erakutsi dute zenbaitek aste honetan, etxeetan galtzen ari den ohitura izaki. Kardoak eta udaberriko lehen zizak ere aipatu ditugu.

Loading player...
|26/11/2015
"Migrazioaren eromena, injustizia, arrazoi-eza eraman nahi nuen taula gainera"

Artedramaren baitan Huts Teatroak-en lan berria da Etxekoak, gaurtik igandera bitarte Donostiako Gazteszenan ikusgai egongo dena. Kristiane Etxaluz, Javi Barandiaran, Maika Etxekopar eta Ander Lipus taula gainean, azken hau baita zuzendari lanetan ere. Bere esperientzia pertsonaletik abiatu da antzezlana egiteko, emakume kubatarraz maitemindu ostean. Baina migranteekiko dugun begiradari erreparatu dio, etxekook nola bizitzen dugu kanpotar bat gurera datorrenean?

Loading player...
Page 390/ 429