|06/12/2018 13:28
Jaka Horien protestak #AstekoArgakiak atalean

Jaka Horien protestak hartu ditu hizpide Jagoba Manterolak #astekoargazkiak atalean. Frantziar Estatuan azken hamarkadetan izan diren protesta moldeak aipatuz jarri gaitu testuinguruan Foku-ko argazkilariak.

Loading player...
|29/11/2018 13:21
Ez du hutsik egin Gari Garaialdek eta oso irudi bitxiak ekarri dizkigu, #AstekoArgazkiak

Munduko punta ezberdinetako argazki oso bitxiak ekarri ditu Gari Garaialdek #AstekoArgazkiak atalera. Sri Lankako polizia Sinhala erlijiosoen manifestazioaren kontra egiten ikus dezakegu lehenean. Bigarrenean berriz, halamoduzko andamioetan Indian ospitale bat eraikitzen dabiltzan langileak ikus daitezke. Azkenengoan, bi haur migratzaile, oilaskoak garraiatzeko kamioi baten barruan, Guadalajarako bidean.

Loading player...
|29/11/2018 13:06
NG Samplesen 17.Rounda, azkena oraingoz!

NG Samplesen azken atala egin dute Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek Info7 Irratiaren itxiera aitzin. 17.Round honetan ere ez da Negu Gorriakek erabilitako sampleen jatorrizko bertsioen bitxikeriarik falta. Gozatu ederra hartu dugu bi hauekin azken urteetan, bideak elkartuko gaitu berriz ere.

Loading player...
|22/11/2018 12:59
Tijuana eta San Diego arteko harresia, ametsen zapuztaile

Tijuana eta San Diego banatzen dituen mugara geroz eta ertamerikar gehiago ari dira iristen. Harresiaren alde batean zein bestean ateratako argazkiak hartu ditu honetaz hitz egiteko aitzaki bezala Irantzu Pastor argazkilariak.

Loading player...
|15/11/2018 14:02
Uso-droneak Lehen Mundu Gerran, Jagoba Manterola

Lehen Mundu Gerran argazkilaritzak izan zuen loraldia nabarmendu digu Jagoba Manterola argazkilariak. Zailtasun handiak izanagatik ere argazkiak ateratzeko, bazen beste erabilerarik eman zionik. Mediku batek usoak erabiltzen zituen sendagaiak bidaltzeko, eta halako batean argazki kamara bat jarri zion. Gerran erabiltzen hasi ziren ondotik, aurkarien posizioak espiatzeko.

Loading player...
|08/11/2018 14:52
Ertamerikako migranteen karabana #AstekoArgazkian Gari Garaialderekin

Mexikoko hiriburura iritsi da duela aste batzuk atera zen karabana. Bizi hobeago baten bila AEBtara joatea deliberatu dute milaka lagunek. Alberto Pradilla kazetariak 'Plaza Publica' egunkarian kaleratu dituen erreportaiei irudia jarri dien Simone Dalmassoren hiru argazki ekarri ditu Bostok Photoko Gari Garaialdek.

Loading player...
|18/10/2018 15:05
Irudi surrealistak Irantzu Pastorren azalpenez hornitua

Oso argazki bitxiak ekarri dizkigu Irantzu Pastorrek 'Asteko Argazkiak' atalera. Denek ikuslearen arreta eta behin baino gehiagotan behatzea eskatzen dute. Mundu surrealistako argazkiak, azalpen bat baino gehiago behar dituzten irudiak dira.

Loading player...
|11/10/2018 13:00
Kazetarien hilketak eta moda argazkilaritza azken mendean zehar Jagoba Manterolarekin

Kazetariek munduan pairatzen duten jazarpen eta hilketak izan ditu hizpide #AstekoArgazkia atalean Jagoba Manterolak. Bestetik, Getariako Balentziaga museoan azken mendean modan egin diren argazki bilduma du jarria. Moda munduan emakumea nola erabili den ikus daiteke erakusketa horretan.

Loading player...
|05/10/2018 09:05
Donostiako Zinemaldia Gari Garaialderen argazki kameratik

Donostiako Zinemaldiko ordu gehienak argazkiak ateratzen aritu da Gari Garaialde argazkilaria. Milaka argazki atera dituzte osatu duten argazkilari taldetxoak. Horietako hiru ekarri ditu Zinemaldiko aspektu ezberdinak azaltzeko. Esaterako, egun aktoreen zaletuek, sinadurak eskatu beharrean selfieak exijitzen dizkiete aktoreei. Edota, pelikula baten estreinuaren ondoren, aktoreak kalera ateratzen direnean ikusleen aldetik jasotzen duten feedbackaz aritu zaigu. Baita aktoreekin ateratzen dituzten argazkietaz ere aritu zaigu Garaialde.

Loading player...
|27/09/2018 13:02
Sentsazio ezberdinak sortzen dituzten aireko argazkiak Irantzu Pastorren eskutik

Airetik ateratako argazkiak ekarri ditu 'Asteko Argazkiak' atalera Irantzu Pastorrek. Guztiek eragiten dizkigute sentsazio kontrajarriak. Florence urakanari Nazioarteko Estazio Espazialetik ateratako argazkia, Txinako autopista kolapsatu zein ordenatu batena, Gibraltargo itsasoan noraezean dagoen migrante ontzi batena eta Indiako ospakizun erlijioso batekoak aipatu dizkigu.

Loading player...
Page 1/ 10