Adierazpenak: SARE, Etxerat, EhBildu, Sortu, LAB, ELA

Manifestazioa hasi aurretik adierazpenak egin dituzte euskaraz Sare Herritarreko Bego Atxak, Etxerat elkarteko Urtzi Errakinek, EHbilduko Maddalen Iriartek, eta ELA eta LAB sindikatuetako Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek.

Bego Atxa [Sare Herritarra] "Hau da euskal herritarrek espainiar gobernuari eta frantserari ematen dioten erantzuna"

Manifestazio hasi aurretik egindako hitzartzean, Bego Atxa sarekideak esker hitzak izan ditu Bilbora hurbildu diren herritar guztientzat. "Pozik" agertu da manifestazioaren deitzailea izandako erantzunarekin. Aurreratu dute ez dutela atzera pausorik emanen, eta ematekotan, inpultsoa hartzeko izango dela. 


Urtzi Errakin [Etxerat]: Senideek eta presoek ere iraganean hitz egitea merezi dugu"

 Urtzi Errazkin (Etxerat)

Etxerateko bozeramaileak nabarmendu du euskal gizarteak bakea nahi duenez, giza eskubide guztiak errespetatzea ezinbestekoa dela. "Gaurtik aurrera gauzak aldatzen hastea espero dugu", esan du Errazkinek, manifestazioa hasi aurretik, Casilla plazan kazetariei egindako adierazpenetan.

 


Maddalen Iriarte [EH Bildu]: "begiratu begietara presoen senideei eta esan zergatik egin behar dituzten astero milaka kilometro?"



Gasteizko parlamentuan EH Bilduko bozeramaiule Maddalen Iriartek adierazpen laburra egin du kazetarien aurrean, azaldu duenez "gaurko protagonistak herritarrak direlako". Manifestaziora joan ez direnei egin die eskaera: "begiratu begietara presoen senideei eta esan zergatik egin behar dituzten astero milaka kilometro"

 

Arkaitz Rodriguez [Sortu]"Ez dago normalizazio politikorik espetxeak beteak dauden artean"

Dispertsioarekin amaitu beharra dagoela esan du Rodriguezek, eta gaixotasun larria duten presoak kaleratu. Gaineratu du konponbide integral batek eskatzen duela herriaren desmilitarizazioa eta biktime guztien aitortza, baita preso politikoen kaleratzea ere. Sortuko kidearen ustez, txalogarria damilaka lagun Bilbora hurbildu izana, baina, faltan botatzen direla ere agintari eta ordezkari instituzional batzuk, eta deia beraiei: joka dezatela herritarrek eskatzen duten ardurarekin.

 

Ainhoa Etxaide [LAB] "Berriro ere falta dira Euskal Herriko instituzio nagusiak"

LABeko idazkari nagusiaren aburuz, gaur, bi aukera zeuden, giza eskubideen alde jartzea edo ez. Eta  horregatik salatu egin du EAJ gaur Bilboko manifestazioan ez egotea. Bilbora gerturatu diren herritarrei aldiz, txaloak, berriro ere Bilboko martxan parte hartzeagatik. 


Adolfo Muñoz [ELA]: "Estatuaren negoziatzerakoan baldintza moduan jarri behar dira presoen eskubideak"



Giza eskubideen alde daudelako hartu du parte ELA sindikatuak Sarek deitutako manifestazioan, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak nabarmendu duenez. Estatu espainiarrarekin izan beharreko harreman eta negoziazioetan Euskal Herriaren normalizazioa eta presoen eskubideak baldintza gisa jarri behar direla aldarrikatu du, bestela oso zaila izango delako irtenbide bat lortzea.