Ipar Euskal Herriko aktualitateari heldu diote Irulegi Irratiko Pantxika Arrambide eta GARA egunkariko Idoia Eraso kazetariek. Linky bezala ezagutzen den kontagailu elektronikoek kontrakotasun handia sortu dute eta horiei buruz mintzatu dira. Bestetik, Euskoa tokiko monetak jauzi berria eman zuen eta "euskokart" txartelak eta kontu korronteak zabaldu zituzten. Europako tokiko monetarik sendoena da Euskoa. Azkenik Kintoa euskal txerriaren sor-markaren festa igandean Alduden dela probesturik, horretaz jardun dute.