Igandean Lesakan Tantirumairu ikastolaren alde Nafarroa Oinez festa ospatuko da. Lau gune eta 3,5 kilometro izango ditu ibilbideak Amaia Lasheras ikastolako presidenteak esan digunez. Oiartzun alderuntz kokatuko da ibilbidea eta Lesakako errealitate guztia azaleratzeko asmoa dute. Sosekin Tantirumairu ikastolan eraikin berria egingo dute.