Gaur 23h: Tenperatura igotzeko power metal beroa dakar Burdinola irratsaioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Finlandiako Beast In Black taldearen "Berserker" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Evertale, Snakeyes eta Amberian Dawn banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Eibarko Su Ta Gar taldearen "Antzokietan" zuzeneko diskoa nabarmenduko dute, Taken eta Delion banden doinuekin batera. Eskaeren atalak eta Metalzaleak tarteak osatuko dute programa. 23:00etan bat egin heavy metalarekin!

Burdinola
Burdinola

.