Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era, Euskal Herriko kultur plaza ate joka.

Abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka. Gerediaga elkarteko Nerea Mujika lehendakariak esan digunez, 240 standetan 400 nobedade aurkituko ditu bertaratzen denak. Baina, Durangoko Azoka stand horietan aurki daitekeena baino askoz gehiago da Mujikaren iritziz. Azken hogeita bost urteotan kultur alorrean aritutakoak omentzeko eman duten Argizaiola Sariek Omentzetik ereitera izeneko bekari utziko dio lekukoa. 650 mila euroko aurrekontua du Azokak, baina diru horrek ondoren industriara dakarrena kontuan hartuta eta Durangaldearentzat inbertitzen den euro bakoitzeko hamar euroko etekina ateratzen duela gizarteak aintzat hartuta, inpaktu ekonomiko handiaz ari garela hitz egiten nabarmendu du.

Audio_placeholder

Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era, Euskal Herriko kultur plaza ate joka.

Loading player...
Durangoko Azokaren 52. edizioaren aurkezpena. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Durangoko Azokaren 52. edizioaren aurkezpena. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

.