Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, Alegiako udalak 1936 eta 1945 urte bitartean bizitako jazarpenak azaleratu asmoz, oroimenaren bulegoa ezarri du udaletxean. Halaxe kontatu digu Unai Iraola bertako alkateak. Errepresaliak jasan zituzten senideen informazioa nahi dute bildu, ondoren ekimen gehiago sustatzeko.