Askerock, arabar errepresaliatuen aldeko jaialdia Gasteizen

Gasteizko Mendizabalan atondu duten guneak bihar arratsaldean zabalduko ditu ateak. Gaueko ordu txikiak arte arabar errepresaliatuek bizi dituzten salbuespen egoeren aurkako doinuak izango dira nagusi Willis Drumond, Esne Beltza, Eskean Kristo, Riot Propaganda, Txarango, Mafalda, Bad Sound eta Zoo taldeen eskutik. Ainhoa Villaverde Askerockeko kideak adierazi digunez, "egun 29 errepresaliatu arabar daude, bataz beste 660 kilometrotara euren bizilekutik". "Familia hauen zama ekonomikoa aritzea" ere badu helburu jaialdiak.

Audio_placeholder

Askerock, arabar errepresaliatuen aldeko jaialdia Gasteizen

Loading player...
askerock
askerock

.