“Arbaso” artisau garagardoak: pasioz eta pazientziaz landutako edabea

Igor Goiburu garagardogilearekin elkartu gara gaur Azpeitian duen lantokian. Duela 10 bat urte hasi zen “Arbaso” artisau garagardoa ekoizten Lakabeko herri autogestionatuan eta orduz geroztik, asko ikasi du garagardoaren munduaz, nahiz eta, ikasketa prozesua etengabea dela ere aitortu digun.

Loading player...
|2017/07/19 14:50
Img_20170719_104752_1_
Igor Goiburu, "Arbaso" artisau garagardoaren ekoizlea bere Azpeitiako lantokian.

Berarekin izan dugun solasaldian ekoizten dituen garagardo motak deskribatu dizkigu, artisau garagardoaren harira sortu den modaz bere iritzia eman digu eta, batez ere, garagardo ekoizpenaren inguruko pasioa trasmititu digu.