"Gerran gertatukoak oholtza gainera berriro ere gerta ez daitezen"

1936ko uztailaren 18an, eta ondoren, Berako herrian gertatu zena kontatzeko "Harritik hazia" antzerkia oholtzaratuko dute datorren uztailaren 21, 22, 23an Berako kultur etxean. Berako Euskara eta Kultura Batzordeek bultzatuta, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen adostasunarekin, Oroit(h)arri antzerki tailerra 2016ko ekainaren 9an hasi zen lanean eta urtebetean etengabe bildu dira eta sormen prozesu aberatsa garatu dute.

 

Loading player...
|2017/07/17 12:57
Loading player...

Antzerkiko zuzendari Ramon Albisturrekin, testuaren egile Mikel Tabernarekin  eta aktore lanetan arituko den Araitz Bilbaorekin egin dugu solasaldia.

Sinopsia

Adin ezberdineko antzerkilarien talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan prestatu dute gerrari buruz gogoetak probokatuz.1936ko uztailaren 19an armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irungo biderantz segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu zuen, faxisten martxa oztopatuz. Hauek, errepresalian, Berako errepublikaren aldekoen emazte eta seme-alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera behartu zituzten. Orduan, gertaera horiek antzezterakoan, “non ote da emakumeen historia” galdera egin du antzezlan taldeak eta emakumearen egoerari eta bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta aktiboa piztu du galderak.