23:00etan: berritzen saiatzen diren taldeei garrantzia emango die Burdinola programak

Nazioarteko nobedadeen artean, Australiako Voyager taldearen "Ghost Mile" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Kobra And The Lotus, Art Nation, Jotnar eta Invidia banden berriena eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko The Wizards taldearen "Full Moon In Scorpio" diskoa nabarmenduko dute, Jhëit eta Ardi Beltza banden musikarekin batera. 23:00etan, bat egin heavy metalarekin!

Voyager
Voyager

.