'Other Words' sorkuntza egonaldia, KKinzonaren 10. urtemuga eta Halabedikoak Info7rekin

Gaurko irratien tartera, Irungo Pauso-K dantza akademiako zuzendari Paula Bujandarekin hitz egin du Antxeta irratiko Maia Muruagak. Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, hizkuntza gutxituetako idazleen sorkuntza egonaldietarako 'Oher Words' proiektuaz aritu da.

Audio_placeholder

'Other Words' sorkuntza egonaldia, KKinzonaren 10. urtemuga eta Halabedikoak Info7rekin

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Gaur zendu den Juanba Berasategi zinegileak 2013an Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Zumarraga-Urretxuko KKinzona irratiaren 10. urtemugaren harira, biharko antolatu dituzten ospakizun ekintzen berri eman digu Aritz Ormazabalek. Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte etorri da eta Arantxa Iturberen 'Koadernoa zuri' saiakeraz eta Martxel Mariskalen 'Azken zakatzak' liburuez hitz egin du. Amaitzeko, Halabediko lagunek Info7 irratiko Oinatz Aizpururi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.