Eider Alustiza
Eider_alustiza
"Erakunde barruko kudeaketa kontzienteak gizartean duen eragina aztertu nahi dugu"

Garabideren izenean, EMUN kooperatibako Berrikuntzarako zuzendariak kolaboratu du gaurkoan.

Loading player...
2017/04/12 12:59

EMUN euskara eta berrikuntza sozialaren arloan lan egiten duen kooperatiba da eta Garabideko zuzendaritzan parte hartzen du. Egunerokoan, gizarte erantzukizuna mahai gainean dutela nabarmendu du Alustizak. Horren adibide omen da hainbat erakunderekin elkarlanean aritzeko duten ohitura. Erakundeen jardunak gizarte berrikuntzan nola eragiten duen ere neurtu nahi dute, kudeaketa hori kontzientekin egiteak lagun dezakeelakoan. Amaitzeko, aipatu du EMUNek barne mailan egin beharreko hobekuntzetarako lan taldea duela, EMUN bera barrutik hobetzeaz gain, gizarteari ere ekarpena egiteko.