Zahartzaroarekiko kontzientzia, murrizketen aurkako gose greba eta gazteen ihesa

Xorroxin irratiko Julen Zelaieta, Baztango eta Bortzirietako berriak ekarri ditu gaurko irratien tartera. Tertulian, berriz, zahartzaroaz, zaintzaz eta horiez egiten den kudeaketa publikoaz hausnartu dugu Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin.

Audio_placeholder

Zahartzaroarekiko kontzientzia, murrizketen aurkako gose greba eta gazteen ihesa

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Agus Figal elkarrizketatu du, Diru Sarrera Bermatzeko Errenta murriztearen aurka Bilbon gose greba egiten ari diren zortzi lagunetako bat da Figal. Gaindegiako Imanol Esnaolarekin krisiagatik kanpora joaten diren gazteez hausnartu dugu. Lanki ikertegiko Leire Uriartek ekarri du kooperatibagintzaz formazioa eskaintzeko Mondragon Unibertsitateak antolatutako ikastaroaren berri. Amaitzeko, Iparra Hegoa kultura asteaz Xabier Albizuk eta Beñat Elizondok Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.