LABen Ebaluazio jardunaldiak, Euskaraz Bizi Eguna eta Maider Zabalegiren 'Zuei' diskoa

Sandra Barrenetxeak salatutako torturen epaiketa, garraio publikoaren tarifa berria eta Loraldiako agenda ekarri ditu Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalak gaurko irratien tartera.

Loading player...
|2017/03/16 18:22
Zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, LABek larunbaterako antolatutako ebaluazio jardunaldiez Info7 irratiko lagunek bildutako hitzak ekarri ditugu egunerko adierazpenen tartera. Txapa irratiko lagunek, berriz, HIlario Manzanedorekin hitz egin dute larunbaterako Angiozarren antolatutako zuhaitz landaketaz. Etzi Arrasaten ospatuko duten Euskaraz Bizi Egunari buruzko xehetasunak EHEko Koldo Zaratek ekarri dizkigu. Amaitzeko, Oiartzun irratiko lagunek Maider Zabalegiri 'Zuei' diskoaz egindko elkarrizketa ekarri dugu sormenaren tartera.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK