Ebaluazioa, hain beharrezkoa eta hain negatiboa izan daitekeena

Ebaluazioa diogunean nota, azterketa eta kontrolak datozkigu burura. Askoz ere gehiago behar luke izan nahiz eta horretara mugatu den egungo hezkuntza sisteman. Hori aldatu asmoz ordea, gogoeta abiatu du LAB sindikatuak eta Ebaluazio hezitzailea iruten izeneko jardunaldiak antolatu ditu larunbat honetarako. Ikasle, irakasle eta gurasoak bildu ditugu guk mahaiaren bueltan.

Loading player...
|2017/03/15 22:26
Ebaluazioa
Bi gazte azterketa egiten (IKT Gasteiz)

Zehazki, Iñaki Zaldua ikaslea, Nora Salbotx irakaslea eta Itziar Arteaga eta Arantxa Otaegi gurasoak bildu ditugu mahaiaren bueltan. Ebaluazioari buruzko euren ikuspegia eman digute.