“Hau gero arte bat da”

Baldintza meteorologiko txarrengatik Everesteko igoera bertan behera utzi behar izan du Alex Txikonek. Erabakia zaila izan dela aitortu du gurean, baina argi esan du “baldintzak ez badira betetzen asko arriskatzea da eta etxera bueltatu behar dugu”.

Audio_placeholder

“Hau gero arte bat da”

Loading player...
Alex Txikonek agur esan dio Everesteri oraingoz. (@AlexTxikon)
Alex Txikonek agur esan dio Everesteri oraingoz. (@AlexTxikon)

Sekula inork egin gabeko desafioa jarri zion Txikonek bere buruari: Everest igotzea, neguan eta oxigenorik gabe. Abenduaren 25ean abiatu zen Katmandura. Lehenengo saiakeran elur jauzi bat pairatu zuen “nire bizitzako momentu txarrena izan da” esan du bizkatiarrak. Saiakera eta saiakera artaen Katamandura ere jeitsi behar izan zuen arazo burokratikoiei aurre egiteko,  eta azkenean, asteartean, baldintza meteorologioak ematen ez zirela ikusita espedizioa igoera bertan behera utzi eta Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartu zuen.  Hala ere, “geroarte” bat dela esan du, Itzuliko dela.