Emakume musika taldeak bultzatzeko Lilaketa antolatu du Hatortxu Rockek

Hatortxu Rockek lehen Lilaketa  maketa lehiaketa antolatuko du aurten. Aspaldiko arazoa da musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak. Hatortxu Rocken ere arazo hau behin baino gehiagotan ikusi ahal izan du eta kritikak ere jaso ditu horregatik.  Eta hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki dute eta emakumez osatutako euskal musika taldeei deia egin maketa lehiaketan parte hartzeko.

Loading player...
|2017/03/09 13:41
Lilaketa_kartela
Lilaketa Hatortxu Rock

Lilaketaren helburu nagusia emakumeek oholtza gainean duten presentzia sustatzea da, emakumeek osatutako musika taldeak eta emakume musikariak bultzatu asmoz. Horretarako, Lilaketan parte hartu ahal izateko, taldeko partaideen emakume kopurua taldeko partaide guztien erdia izango da, gutxienez. Era berean, emakumeen presentzia handiagoak balorazio positiboa ekarriko du.

Euskal Herriko taldeei zuzendutako deialdia da hau eta izen-emateko epea irailaren 1 bitarte luzatuko da. Lehen fase honetan taldeek info@hatortxurock.eus helbidera idatzi beharko dute izena emateko, eta aipatu data bitarte (irailak 1) izango dute euren lana bidaltzeko. Hatortxu Rockeko antolakuntzak hiru finalistak aukeratuko ditu eta hauen arteko finala zuzeneko emanaldi batean egingo da. Irabazleak antolakuntzak erabakitako estudio batean maketa grabatzeko aukera izango du, eta baita 500 euroko saria ere.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK