Feminismoa zorrozteko deia, IV. Foro Soziala eta zinema zikloak

Oarsoaldeko albisteen berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Oiartzun irratiko lagunek Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebsterekin egindako errepasoari esker.

Loading player...
|2017/03/06 18:42
Zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Arraizarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, aurtengo martxoaren 8rako heteropatriarkatuaren aurka egin eta feminismoa zorrozteko adostu duten irakurketaz. Eguneko adierazpenen tartera Samara Veltek Ipar Irlandako hauteskundeez Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu. Ondoren, Agus Hernanekin hitz gin dugu ostiralean Donostian egingo duten IV. Foro Sozialaren aurrerapena egiteko. Ikus-entzunezkoen tartera Maitane Legarreta batuda eta Laburbira zirkuituaz, Animakom zikloaz eta 'T2 Trainspotting' filmaz hitz egin du. Amaitzeko, Urtxintxa Eskolako Amagoia Osinalderekin hausnartu dugu aisialdiko trebakuntzari ematen zaion garrantziaz.