'Bidean' diskoa, festa giroa eta matxismoa eta 111 Akademiako kritikak

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Bitartean taldeko Haritz Ezeizarekin 'Bidean' lehen diskoaz izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Audio_placeholder

'Bidean' diskoa, festa giroa eta matxismoa eta 111 Akademiako kritikak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko edukiak aurreratu ditu, bereziki, Jose Anjel Oriak Mongoliako klima aldaketaz egindako erreportajea. Mikel Elorza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, bereziki, Tolosako inauterietan salatutako bortxaketari heldu dio, festa giroko matxismoaz hausnartzeko. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Xabier Mendigurenen 'Alsina' zein Jose Inazio Basterretxearen 'Begoñaren itzalpean' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Amaitzeko, Nahia Alkortak haurrak soinean eramateaz Txapa irratian esandakoak izan ditugu entzungai.