Punjabeko drogen demokrazia, ebaluazioaren topaketa eta Hitzen Uberaneko liburuak

Gaurko irratien tartean, Uztaritzeko Hartzaro festibalaren berri izan dugu, Radiokulturako lagunek hitz egin dute Felipe Lesgourges antolatzailearekin.

Audio_placeholder

Punjabeko drogen demokrazia, ebaluazioaren topaketa eta Hitzen Uberaneko liburuak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Indiako Punjab estatuan politikariek droga dosien truke erosten dituzten boto emaileei buruzko erreportajea. Elkarrizketaren tartera Hezkuntza Topaguneen Plataformako Ikoitz Arrese, Leire Barrera eta Blanka Martinez de San Vicente batu dira eta bihar Gasteizen egingo duten ebaluazioari buruzko topaketa aurreratu digute. Amaitzeko, Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte etorri da eta Luis Elizetxearen 'Argiaren hautsa' eta Xabier Etxaniz Rojoren 'Waterloo-n galduak' liburuen berri eman du.