Alain Iriart "Egun handi bat da gaur Ipar Euskal Herriarentzat"

Alain Iriart Hiriburuko auzapez abertzalearekin hitz egin dugu gaur Euskal Elkargoaren inguruan, eta ez du dudarik egin, gaur Ipar Euskal Herriarentzat egun handi bat dela esaterakoan. "Aspalditik eskatzen genuen hau" esan du Hiriartek. Hala ere, argi utzi du ere gaurkoa urrats garrantzitsu bat dela, baina ez ordea helmuga. 

Audio_placeholder

Alain Iriart "Egun handi bat da gaur Ipar Euskal Herriarentzat"

Loading player...
Elkargoaren inguruko manifestazioa
Elkargoaren inguruko manifestazioa

Euskal Elkargoa tresna izango ote den Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak sustatzeko, esan du baietz. Orain, instituzioen arteko harreman "azkarrak"  izateko aukera baitago.