Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, Lander Arbelaitzek euskal preso politikoen egoeraz idatzitako erreportaje mamitsua aipatu du. Eguneko adierazpenen tartera Ana Eizagirrek eta Amagoia Mujikak Info7 irratiko tertulian esandakoak ekarri ditugu. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Berriztu Arabako Estitxu Villamorri egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai. Komunikazioaren tartera Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainza batu zaigu eta amatasunaren irudi mediatikoaz hausnartu du. Amaitzeko, Jon Arretxe idazleak Radiokulturako lagunei kontatutakoak izan ditugu entzungai.