"Herri txiki baina konplexuan, sarean lekua egin eta zer garen azaltzeko aukera ematen dute blogek"

Aste honetan jarri da martxan 'Blogetan! Euskal blogariak lehian' lehiaketaren bigarren edizioa, Azkue Fundazioak eta Argia hedabideak sustatuta.

Audio_placeholder

"Herri txiki baina konplexuan, sarean lekua egin eta zer garen azaltzeko aukera ematen dute blogek"

Loading player...
Amaia Ocerin
Amaia Ocerin

Horrek euskal blogintzaz hausnartzeko parada eskaini dio Amaia Oceirini. Lehiaketak euskarazko blogak zabaltzeko helburua du, batetik, eta zeren bueltakoak diren aztertzea, bestetik. 16 urteko ibilbidean euskal blogek izandako bilakaera ere aztertu du, apurka nola hedatu diren kontatzeko. Hasieran, hedabide handietan aurki ezin zitekeena eskaintzen zuten eta aldarrikatzeko tresna izan zitezkeen, baina gaur egun arlo askori buruzko blogak topa daitezke. Baina oraindik egiteko bidea dagoela iruditzen zaio, blogen eskain ditzaketen aukera gehiago badaudela esploratzeko.