"Helburua ofizialtasuna behar da izan, bestela turroiaren ordez laranjaren partidua izango da"

"Soluzio politikoak" behar direla uste du Martxel Toledo ESAITeko kide ohiak ofizialtasunaren bidean. Azken urteetan eman ez diren urratsen ondorio dela harmailak hutsik egotea gehitu du. Herritarren mugimendu eta presio bidez, Federazioak eta Erakundeak mugitu eta ofizialtasuna erdiestea litzateke helburua Toledoren esanetan. FIFAko egutegian partiduak jokatzeak "gauzak bere horretan mantendu eta turroiaren ordez, laranjaren partiduan" bihurtuko duela azpimarratu du.

Audio_placeholder

"Helburua ofizialtasuna behar da izan, bestela turroiaren ordez laranjaren partidua izango da"

Loading player...
San Mameseko harmailen itxura, partidaren hasieran. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
San Mameseko harmailen itxura, partidaren hasieran. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Mutilen Euskal Selekzioko futbol partiduak hausnarketarako tartea zabaldu du. Inoiz baino zaletu gutxiago elkartu ziren San Mameseko harmailetan Tunisiaren kontrako partidua ikusteko. Martxel Toledo ESAITeko kide ohiak "agortuta dagoen ereduaz" hitz egin digu. Aitortu du "pena" ematen diola harmailak horrela ikusteak, baina "ereindakoaren uzta" dela nabarmendu du. FIFAko egutegian mutilen selekzioak jokatzeko aukera "ez dela helburu izan behar, bitartekoa baizik" uste du, beste 40 urtez eredu bera mantentzeko "makilajea" delako.