Espetxeratuen senideak "Eskerrak eman nahi dizkiogu Altsasuko herriari"

Espetxeratuak izan diren gazteen senideekin izan gara gaur Altsasuko Ioarta Kultur Etxean jarritako estudioan. Oihan Arzazen aita Koldorekin, eta Adur Ramirez de Aldaren aita Anttonekin hitz egin dugu gertatutako guztiaz. 

 

Audio_placeholder

Espetxeratuen senideak "Eskerrak eman nahi dizkiogu Altsasuko herriari"

Loading player...
Koldo Arnaz eta Antton Ramirez de Alda
Koldo Arnaz eta Antton Ramirez de Alda

Eskertuak daude jaso duten eta jasotzen ari diren babesagatik, eta Altsasun lortu den babesarekin. Koldo Ramirez de Aldak azaldu du espetxeratuak egoera ezin sinestu daudela, baina baita sendo ere.  Nahiz eta  soilik 21 urte izan, hala esan zien semeak gurasoei "zuek sendo bazaudete ni ere sendo egongo naiz". 

Aldak nabarmendu du UPN eta PP kenduta gainontzeko indar politiko guztien babesa jaso dutela, eta Koldo Arzazek gainratu du Altsasun gertatutakoa, guztia, prestatuta zegoela aldez aurretik.