Nola ulertzen dugu indarkeria matxista? Eta nola erantzun honi?

Erailketa muturreko egoera izan daiteke baina prekarietatea, bazterketa soziala ere ez ote dira indarkeria? Klase, adina eta jatorri anitzek nola eragiten dute emakumeen aurkako indarkerian? Eta nola erantzun indarkeria matxistari? Salto bat gehiago eman da kontzientziazioan? Zergatik beltzez jantzitako eta gaueko manifak?

Audio_placeholder

Nola ulertzen dugu indarkeria matxista? Eta nola erantzun honi?

Loading player...
Kattalin Miner eta Idoia Arraiza
Kattalin Miner eta Idoia Arraiza

Medeak taldeko Kattalin Miner eta Bilgune Feminitako Idoia Arraiza gonbidatu ditugu gurera. Biek parte hartu zuten joan den ostiral eta larunbatean Emakumeen Mundu Martxak antolatuta egin ziren "Indarkeria Matxista Birpentsatzen: feminismotik erantzunak martxan!" jardunaldietan.