“Altsasu” izenarekin egiten ari gara Kalegorrian magazina, Altsasuko Iortia Kultur etxetik

Azken asteetan Altsasuko herria  albiste izan da han eta hemen. Gaueko ordu txikitan Guardia Zibilarekin izandako ostatuko-liskarrak 7 gazte espetxera bidaltzeaz gain, gorroto eta beldurran oinarritutako Altsasuri buruzko irudia zabaldu dute hainbat hedabidek. Irudi faltsu horri  buelta emateko helburuarekin, eta batez ere, Altsasuren eta altsasuarren inguruan sortu den elkartasun uholde hori kontatzeko helburuarekin. 


Imagen de la multitudinaria rueda de prensa en Altsasu. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Imagen de la multitudinaria rueda de prensa en Altsasu. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Goizeko zortzietan abiatuko da saioa. Urruñako eta Donostiako estudioak atzean utzi eta Altsasuko Iortia Kultur etxetik egingo dute saioa Eider Olazarrek eta Jonmikel Fernandez. Goiz osoan zehar hainbat altsasuar eta sakandar pasako dira Info7ko mikrofonoen aurretik. Horrezgainera, Oinatz Aizpurua kazetaria unitate mugikorrarekin arituko da kultur etxera hurbildu ezin diren herritarren iritziak biltzen. 

Azken asteetan Altsasuko herria  albiste izan da han eta hemen. Gaueko ordu txikitan Guardia Zibilarekin izandako ostatuko-liskarrak 7 gazte espetxera bidaltzeaz gain, gorroto eta beldurran oinarritutako Altsasuri buruzko irudia zabaldu dute hainbat hedabidek. Irudi faltsu horri  buelta emateko helburuarekin, eta batez ere, Altsasuren eta altsasuarren inguruan sortu den elkartasun uholde hori kontatzeko helburuarekin. 


Udaletxeko politikariekin hasiko dugu saioa; tertulian izango ditugu Altsasuko alkate Javier Ollo (Geroa Bai) eta Arantza Bengoetxea (EhBildu) eta Virginia Alonso (Podemos) zinegotziak. Berriki atxilotuak izan diren gazteen senideen bizipenak ere bilduko ditugu, Koldo Arnaz eta Antton Ramirez de Alda etorriko dira senideen ordezkari moduan (Oihan Arnaz eta Adur Ramirez de Aldaren aitak). Herriko kazetariekin ere landuko dugu Altsasun gertaturikoa; gurera etorriko dira Hamaiaka TB, Guaixe, Hitzondo eta Diario de Noticias hedabideetan lanean ari diren altsasuar kazetariak. 

Jakina da Altsasun eta Sakanan gogor jo duela krisiak, industria eskualdea izaki, lantegi aunitzek itxi behar izan dituzte ateak.  Gamesa, Arfe, Isphording Hispania, Refinsa, Inasa, Ufesa... Azken urteetan Sakanan itxitako eta, zenbait kasutan, deslokalizatutako enpresen izenak dira. Baina eskualdeak jakin du nola aurrera egin, plangintzak martxan jarri ditu, eta horren inguruan arituko gara Garapen agentziako Iker Manterolarekin, LAB sindikatuko Gaizka Uharterekin eta Altsasuko Komertziante Elkarteko Elena Aldasororekin. 

Altsasuko historia  ezagutuko dugu Iosu Imazekin. Auzolanean berreskuratzen ari dira herriko memoria historikoa, besteak beste, XX. mendean eraiki zen ferrokarrila, eta honek izan zituen ondorioak edota 36ko frankisten estatu kolpea. Gogora dezagun berehala iritsi zirela reketeak Lizarraldetik eta ezkertiar askok ospa egin behar izan zutela Altasutik. Denboran atzera begira jarriko gaitu beraz Imazek.  

Memoria historikoa alde batera utzi eta Altsasuko kultura eta ohitura zaharrak ezagutuko ditugu Enrique Zelaiarekin. Etnografia lanetan aritua da bera, Altsasuko iñauteriak berreskuratzeko bultzatzailetako bat izateaz gainera. Horretaz gain, mundu mailan akordioilari ezaguna da Enrique Zelaia, bisitan etorriko zaigu eskusoinuarekin. Berak egin zuen, besteak beste, Altsasuko Nafarroako Oinez 93ko kantua, eta Altsasuko herriari ere dozenaka kantu eskaini izan dizkio. Altsasuko Momotxorroak gertutik ezagutuko ditugu ere, Ioarta kultur etxean baitute gela, eta Joxe Javier Agirrebengoak egingo digu bisita gidatua. 

Azaroak 25 Emakumeen Kontrako Biolentziaren Aurkako eguna izaki, gurekin izango dira ere Altsasuko Mugimendu Feministako kideak, eta bertan egiten diren dinamiken berri emango digute. Saioa Larraza herritara ere hurbilduko da gurera, Burundako euskalkia galtzearen mehatxuaren aurrean, taldetxo bat elkartu eta Altsasu inguruko euskalkia ikasten ari dira hainbat gazte, horietako bat da Larraza. 

 

Amaitzeko, Altsasuko Gaztetxeari egingo diogu tartea.  Ia  hiru hamarkada bete ditu gaztetxe autogestionatuak, ehundaka dira bertatik pasatu diren musika taldeak. Gurera ere gonbidatuko ditugu, hitzez zein kantuz, Altsasuko herriari elkartasuna adierazteko.