Euskarari ematen zaion izaera lausoa, Zazkel musika taldea eta emakumeen migrazioa

Baztango Udalak etxegabetzeez zehaztu duen protokoloa, eskualdeko arraindegietan tupperrak banatzeko kanpaina eta agenda kontuak aipatu ditu Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak irratien tartean. Ondoren, Malen Aldalur eta Mikel Garcia batu dira tertuliara eta euskarari sarri ematen zaion festa eta mistikotasun kutsuari erreparatu diogu.

Audio_placeholder

Euskarari ematen zaion izaera lausoa, Zazkel musika taldea eta emakumeen migrazioa

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Bilbo Hiriako Ane Zabalak Zazkel musika taldeko Etxahun Arregirekin hitz egin du taldearen nondik norakoez.  Ekonomia eta gizarte gaien tartean, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu, eta landa eremutik hiriguneetarako emakumeen migrazioak gizarteari nola eragiten dion azaldu digu. Amaitzeko, 2014an Troikaren aurka egindako protestetan parte hartzeagatik auzipetutako Iñaki Montesek Hala Bedi Bi irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara.