Gasteizeko Parlamenturik parekideenean politika feministak bultzatzera doa EH Bildu legebiltzarrera

Inoizko Parlamenturik parekideena osatuko da gaur Gasteizeko legebiltzarrean. 75 legebiltzarkidetik 41 emakumeak izango dira, alegia, ordezkarien %55. Datu hau 80. hamarkadako lehen legebiltzarrarekin alderatzen badugu aldea ikusgarria da. Oihana Etxebarrieta EH Bilduko parlamentaria da 41 emakume horietariko bat.

Audio_placeholder

Gasteizeko Parlamenturik parekideenean politika feministak bultzatzera doa EH Bildu legebiltzarrera

Loading player...
Iturria: EH BIldu
Iturria: EH BIldu

Goizean, gaurko saioa hasi aurretik kontatu digunez mugimendu feministako kide bezala doa legebiltzarrera Etxebarrieta eta zentzu horretan egin asmo du bere ekarpena datozen lau urteetan. Funtsean, inoizko Parlamenturik parekideenean politika feministak bultzatzera doa EH Bildu Gasteizera.