Zigor Goieaskoetxea [senidea]: “Aieterekin denok genuen itxaropena presoen egoera aldatuko zela”

Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran espetxez aldatu dituzte bi hilabeteko borrokaldiaren ostean. Espetxe aldaketa bai, baina Euskal Herritik oso urrun, ehunka kilometrotara mantenduko dituzte giltzapean. ETAk borroka armatuaren behin betiko amaiera iragarri eta Euskal Herrian garai politiko berria zabaldu zenetik bost urte bete direnean, estatuek espetxe politika “kriminalarekin” jarraitzen dutela salatu du Zigor Goieaskoetxea Ibonen anaiak.

Audio_placeholder

Zigor Goieaskoetxea [senidea]: “Aieterekin denok genuen itxaropena presoen egoera aldatuko zela”

Loading player...
Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

“Gure anaia, semea edo gurasoak ez ditugu utziko”. Hala esan digu Goieaskoetxeak. Frantziak Espainiak zehazten duen bidea jarraitzen ote duen galdetuta, Goieaskoetxeak uste du estatu frantsesa haundia dela, ez lukeela beste estatu baten menpe egon behar eta arduratsua bada pausuak eman behar dituela.