Zer nolako turismo eredua behar dugu herri bezala garatzeko?

Uda honetan errekor guztiak gainditu ditu turismoak gurean, turismoa hazten ari da nabarmen. Zer nolako eredua nagusitzen da ordea gurean? Arriskurik ba ote du eredu horrek eta norantz jo beharko genuke herri bezala garatzeko? Gaindegiako Imanol Esnaola, Ezpeletako turismo bulegoko Panpi Dirassar eta Udalbiltzan ibilitako Getariko Saiaz hoteleko Mikel Muñoa elkartu ditugu.

Loading player...
|2016/10/18 22:05
Maletekin
Turistak

Euskal nortasunari lotutako turismo eredua behar dugula nabarmendu dute gonbidatuek. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute instituzioetatik lurralde kohesioa bultzatzea eta Euskal Herri mailako turismo sare bat martxan jartzea.

Imanol Esnaolak berriki kaleratutako artikulu hau aipatu dugu, besteak beste.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK