Ondarroan ospatuko da aurtengo Argia Eguna

Larunbatean ospatuko da, hirugarrenez, Argia Eguna Ondarroan eta Kalegorrianen, nola ez, tarte bat eskaini diogu hitzorduari Iraitz Agirre Aranguren Argia-ko langile eta larunbateko hitzorduaren antolatzailearekin.

Audio_placeholder

Ondarroan ospatuko da aurtengo Argia Eguna

Loading player...
Iraitz Agirre Aranguren, Argia-ko kidea.
Iraitz Agirre Aranguren, Argia-ko kidea.

Bere “Txikitik Eragiten” filosofiari jarraituz, eskualdea da Argia-ren eremu naturala, eta Lea-Artibaiko herritar, elkarte eta harpidedunekin batera josiko dute aurten ere Argia Eguneko egitaraua. Leloari jarraiki festa txikia da Argia-rena, “tamaina baino eredua” lehenesten dutelako. Halere, “txikitasun” horrek ez dio meriturik kentzen eta prestaturiko egitarau oparoa aukera paregabea da egun atsegina igarotzeko, etzi, Ondarroan.