Josu Erkoreka [EAJ]: “Gure lehentasuna ekonomia berpiztea izango da”

Gaurko garaile argia da Eusko Alderdi Jeltzalea. Emaitzak horiek baloratzeko hain zuzen, Josu Erkoreka, Bizkaiko EAJko zerrenda burua elkarrizketatu dugu. Bere hitzetan EAJren lehentasuna datorren legegiltzandian “ekonomia berpiztea izango da”, hori delako Erkorekaren hitzetan, “herritarren gehiengoaren lehentasuna”.

Audio_placeholder

Josu Erkoreka [EAJ]: “Gure lehentasuna ekonomia berpiztea izango da”

Loading player...
Josu Erkoreka, durante un acto del PNV. (EAJ-PNV)
Josu Erkoreka, durante un acto del PNV. (EAJ-PNV)

Gobernua osatze aldera, EAJk ez du inor baztertzen. Josu Erkoreka Info7 Irratian zehaztu duenez, biharko Euskadi Buru Batzarreko batzarrean erabakiko dituzte aurrerantzean emango dituzten urratsak. Halere, Bizkaiko EAJko zerrenda buruak argitu duenez, alderdi politiko guztietako ordezkariekin elkartuko dira bihartik aurrera.