"Langileen eskubideen aurka ari da beste behin Eusko Jaurlaritza"

ELAk ezohiko Nazio Kontseilua egin du gaur. Pasaden uztailaren 21ean CCOO, UGT eta Confebaskek hitzarmen kolektiboaren gainean akordioa egin zuten "Eusko Jaurlaritzaren babespean". Hala salatu du ELAko komunikazio arduradun Iban Jimenezek.

Audio_placeholder

"Langileen eskubideen aurka ari da beste behin Eusko Jaurlaritza"

Loading player...
ELAren mobilizazioetako bat
ELAren mobilizazioetako bat

Egoeraren larria ikusirik, "haserretzeko arrazoirik badugu" izeneko adierazpena kaleratu du ELAk. CCOO, UGT, Confebask eta Lakuako Gobernuak uztailaren 21ean Elkarrizketa Sozialeko Mahaian adostutakoarekin oso kritiko agertu da sindikatua. Jimenezek salatu du akordioa demokraziaren kontra doala, ordezkari gutxi dituen sindikatuarekin onartu ditzazkeelako enpresak langileen kontrako neurriak. Honen aurrean langileria antolatzeko beharraz jardun du ELAko kideak.