Zineleku 18 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako zinemari buruzko udalekuak dira. Aurten antolatu dituzte lehen aldiz, eta proiektuaren atzean Kalaka Lab kooperatiba, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arabako Gazteriaren Foru Erakundea daude. Gipuzkoar, arabar eta ipar euskal herritarrentzako egonaldia da, joan zen larunbatetik datorren astelehenera bitarte, Zarauzko Igerian aterpetxean.
Tailerrak dituzte egunero, bertako zein atzerriko euskal ikus-entzunezkoen alorreko profesionalen eskutik, eta horrez gain, publiko orokorrarentzako egitaraua ere antolatu dute Zarautzen bertan.Arratsaldeen performanceak, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzertuak eskaintzen ari dira egunotan.
Bestetik, ‘Miles ahead’ filma ikusteko gomendatu digu. Gaur, uztailak 28, ikusteko aukera egonen da Donostiako Tabakaleran. Euskadiko Filmategiak uztailerako antolatu duen Jazzinema zikloan. Eta hortik aurrera, ostiralean, hainbat zinema aretotara helduko da, tartean, Donostiara. Filmak Miles Davies XX. mendeko jazz musikari estatubatuar ezagunaren figura pantailaratuko du, haren musika sorkuntza eta interpretaziotik abiatuta.