"Lotsa ematen digu europarrak izatea eta Europa lotsaraztera etorri gara"

Euskal Herriko 121 pertsonek ostatzen dute Greziarako Karabanan  Telasonika hirian dago. Autobusean  harrabatu dugu Itziar Bardaji Zabaldiko kidea (Iruñea).  Ez dira euskaldunak Grezian dauden bakarrak #nobordercamp ekimenean nazioarteko jende asko hartzen ari da parte. "Gure helburua ez da errefuxiatuei lehen-laguntza ematea. Marko politiko batean dago kokatuta karabana hau" azaldu du Badajik, eta gaineratu, protesta ez dela Grezian amaitzeko, Euskal Herrira bueltatzerakoan lanean jarraituko dutela "migranteen gaia beti egon behar da mahai gainean". 

Audio_placeholder

"Lotsa ematen digu europarrak izatea eta Europa lotsaraztera etorri gara"

Loading player...
Greziako #nobordercamp ekintza
Greziako #nobordercamp ekintza

Ostiralean Espainiako Enbaxadara joango dira Karabanako kideak, bilera edukiko dute eta kanpoan manifestazioa izango da. Ortzegunean aldiz, Grezia eta Iruñea inoiz baino hurbilago egonen dira, manifestazio bateratua egingo baitute. 

 

Hemen duzue ere ahotsa.info kazetariek Greziarako bidaian egindako bideoa.