Angeluko erasoaren salaketa, kirol barneratzailea eta 'Txisteka-Misteka'-k 30 urte

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu da gaurko irratien tartera eta joan den astean Angelun emaztea eta bi alabak erail eta bere buruaz beste egin zuen gizonaren kasua indarkeria matxistatzat hartzeko igandean egindako protestaz hitz egin du nagusiki. Ondoren, Estitxu Eizagirrek Argiaren aste honetako alea aurreratu digu, bereziki, Jon Tornerrek kirolak integraziorako izan dezakeen funtzioaz egindako erreportajea.

Audio_placeholder

Angeluko erasoaren salaketa, kirol barneratzailea eta 'Txisteka-Misteka'-k 30 urte

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Oiartzun irratiko Martinkittok eta Mirari Martiarenak Kike Amonarrizekin hitz egin dute 'Txisteka-Misteka' kaseteen 30 urteez. Komunikazioari buruzko tartean, Urtzi Urkizuk telebista kateen bueltako hainbat berriren bueltan hitz egin du. Amaitzeko, Itsaso Pagoagak Txapa irratian gurasoei oporretarako emandako aholkuak izan ditugu entzungai.