"Superman asko ikusten genuen eta muturreko abenturazalearen irudiarekin apurtu nahi genuen"

"Abentura da gutxien gustatzen zaigun hitza" hala aitortuz hasi dugu elkarrizketa Josu Iztueta bidaiariarekin. Biziminez izeneko dokumentala egin dute berak eta Antxon Arza piraguista aintzindariak. AEBak ekialdetik mendebaldera zeharkatu dute, paisaia ederretan hartu dute atseden eta barrura begira jarri dira. "Nora edo nola joan baino norekin joan pentsatzen dugu orain" aitortu digu.

Audio_placeholder

"Superman asko ikusten genuen eta muturreko abenturazalearen irudiarekin apurtu nahi genuen"

Loading player...
Josu Iztueta
Josu Iztueta

Herriz herri aurkezten ari dira Biziminez dokumentala eta aurrerantzean gehiago zabaltzea da euren asmoa. Dokumentala gainera, zerbait trasmititzeko tresna egokia dela esan digu Josu Iztuetak.